Lau t'erdikoa
Ostegun honetan
Konforme agertu dira Altuna III eta Ezkurdia finaleko material aukeraketarekin
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Igande honetan, hilak 18, jokatu den partidarako pilota aukeraketa egin dute biek ala biek, eta Ezkurdiak pilota biziagoak aukeratu ditu. Jende andana hurbildu da, gainera, Nafarroa Arenara.
Altuna III eta Ezkurdia pilotariak gustora daude datorren igandean Lau t'erdiko txapelketako finalean saskian izango duten materialarekin.
"Bere pilotak nahiko biziak dira, nireak motelagoak dira, baina gustora nago, pilota onak dira; txapelketa guztian antzerakoak egon dira", azaldu du amezketarrak.
Ezkurdia bestalde, pozarren dago banaka jokatuko duen aurreneko finalaren atarian "nafar bezela, hemen jokatzeak asko pozten nau".
Bestalde, lehen finala izango da botilerorik gabekoa eta baieztatu dutenez "faltan botako dute" eta "astean zehar egoera ezberdinak buruan irudikatu eta horiei aurre egiteko prestatu". Horretan dabiltza biak ala biak. Argi dagoena da jaia eta ikuskizuna ziurtatuta daudela.