Lau t'erdikoa
Final-zortzirenak
Oinatz Bengoetxea eta Aimar Olaizola, final-laurdenetan
ERREDAKZIOA
Bengoetxea Irujoren aurka arituko da Olaetxeari 22-10 Iruñean irabazita. Bilboko neurketan, Olaizola Berazaluzeri gailendu zaio 14-22 eta Gonzalezen kontra arituko da final-laurdenetan.
Iruñean Bengoetxea eta Olaetxearen arteko final-zortzirenetako neurketa izan da. Mikel ez zen faboritoa, hala ere, ondo jokatu du eta Oinatz kinka larrian jarri du batean baino gehiagotan. Nor baino nor bizia izan da hasieran. Bengoetxea defentsan fin aritu da eta arerioa fisikoki higatzen saiatu da.
Olaetxea joku erasotzailearekin hasi eta neurketa gidatzea lortu du. Baina Bengoetxean ez dio markagailuan alde egiten utzi eta launa eta bosna berdidu du. Bosteko berdinketaren ondoren Bengoetxea berpiztu eta aurretik egon da partida bukatu bitartean.
Oinatzek ez dio arnasa hartzeko betarik eman Olaetxeari eta bere nekeaz baliatu da. Sakeak alde zituela Leitzarra min asko egin dio Olaetxeari eta bere aldeko errenta handia izan da, erreskadan zazpi tanto eginez. Lizartzakoak huts larregi egin ditu eta zenbait tanto oparitu ditu. Azkenean 22 eta 10 bukatu da neurketa.
Horrenbestez, Oinatz Bengoetxea Juan Martinez de Irujoren aurka aritu da lau t'erdiko ondorengo fasean.
Oinatz Bengoetxea-Mikel Olaetxea: 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 2-4, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 7-5, 8-5, 9-5, 10-5, 11-5, 11-6, 12-6, 13-6, 14-6, 14-7, 15-7, 16-7, 16-8, 17-8, 18-8, 19-8, 19-9, 19-10, 20-10, 21-10, 22-10.
Bilbon ere lau t'erdiko partida jokatu da Berasaluze eta Olaizolaren artean. Nor baino nor estu eta gogorra espero zen, eta hala izan da, erritmo bizikoa. Aimar sasoian dagoela ezin da ukatu eta hasieratik karkagailua kontrolatu du. Pilota zailetara heldu da eta Berasaluzeren aurretik jarri da sei tanto jarraian eginda (2-8). Emaitza horrekin, Berasaluze neurketan sartu da eta distantziak txikitu ditu berdinketa lortuz (9-9).
Hortik aurrera partida asko aldatu da. Bien arteko distantziak txikiak izan dira eta lau berdineketa lortu dituzte bata elkarren ondoan. 14-15eko tanto luze eta dotorearen ondoren Berazaluze aldageletara erretiratu behar izan da minduta. Kantxara bueltatu denean aldats gora jarri zaio neurketa berriztarrari. Nekatuta zegoen eta ez zen partidaren hasierako. 14-22ko emaitzarekin bukatu da.
Aimar Olaizola Sebastian Gonzalezen aurka arituko da lau t'erdiko final-laurdenetan.
Pablo Berasaluze-Aimar Olaizola: 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 2-5, 2-6, 2-7, 2-8, 3-8, 4-8, 5-8, 6-8, 7-8, 7-9, 8-9, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 10-12, 11-12, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 14-14, 14-15, 14-16, 14-17, 14-18, 14-19, 14-20, 14-21, 14-22.