Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Irabazlea, finalera

Lau t'erdikoa: Abel Barriola eta Aimar Olaizola, hil edo bizikoa

Erredakzioa

Pilotariek finalerako txartela izango dute jokoan igandean. Martinez de Irujok sailkatzea lortu du eta aurkariaren zain dago. Jarrai ezazu partida zuzenean ETB1-en eta eitb.com-en 17:00tik aurrera.

00:55
Barriola-Olaizola II: Aimar ez dago pozik materialarekin

Igandeko partida irabazten duenak Lau t’erdiko final handirako sailkatzea eskuratuko du. Abel Barriola eta Aimar Olaizola izango dira arrez aurre Miribillan eta Juan Martinez de Irujo aurkariaren zain dago. Iberoko pilotariak 9-22 gainditu zuen Barriola Eibarreko Astelena pilotalekuan eta finalerako txartela eskuratzeko.

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da hil edo biziko norgehiagoka. Goizuetako aurrelaria, finalerako sailkatzeko faborito nagusia da, lau txapela lortu baititu Olaizolak. Hala ere, Barriolak goi mailara itzultzeko aukera ederra izango du igandean eta erakutsitako jokoa azaltzen badu leitzarrak dena airean egon daiteke. Bi pilotariek Xalaren aurka lortu dituzte lortutako puntuak, baina Irujoren aurka porrotak jaso dituzte.

Lau t'erdian gustora sentitzen dira bi pilotariak eta horregaitik lehia ederra espero da. ETB1-ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute neurketa 17:00tik aurrera.