Lau t'erdikoa
Hatzamarra hautsita
Aimar Olaizolak, zain egon behar
Erredakzioa
Asteazken arratsaldean proba bat egingo du Goizuetakoak Bilboko Miribilla pilotalekuan. Larunbat eta astearte bitartean erabakiko du abenduaren 4an finalean aritzeko moduan izango den ala ez.
Aimar Olaizolak uste baino lesio larriagoa du bere ezker eskuan. Goizuetako pilotaria Gasteizko Esperanza klinikan izan zen asteartean eta bertan baieztatu ziote hautsita duela hirugarren atzamarra.
Finalerdietan lesionatu zen, Abel Barriolaren aurkako neurketan, eta aurreko astean atzerapena eskatu zuen. Enpresen Ligako epaile bakarrak pilotariaren eskaera onartu eta Lau t'erdiko finala aste bat atzeratzea erabaki zuen (abenduaren 4).
Baina gauza larriagoa dirudi. steazken arratsaldean proba bat egingo du Goizuetakoak Bilboko Miribilla pilotalekuan. Oso proba arina izan da. Bereziki eskuin eskuarekin eman dio pilotari, goizegi delako ezkerra behartzen hasteko. Larunbat eta astearte bitartean erabakiko du abenduaren 4an finalean aritzeko moduan izango den ala ez.