Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Bizkaia Pilotalekuan

Olaizolak bosgarren txapela erdietsi du 'kaiolan' (22-12)

ERREDAKZIOA

Aimar Olaizolak Julian Retegik baino txapela bat gehiago du lau t'erdiko txapelketan.

01:18
Aimar Olaizola. Argazkia: EITB.

Partida Juan Martinez de Irujok eraman zuen tanto eder batekin hasi zen. Lehen tantoak oso biziak izan ziren. Parekatuta hasi zen neurketa eta berdinketak bata bestearen atzetik errepikatu ziren 3-3ko emaitzara ailegatu arte.

Momento horretatik aurrera Goizuetako pilotaria aurretik jarri zen markagailuan. Irujok, hala ere, ez zion ihes egiten utzi Olaizolari eta oso hurbiletik jarraitu zion. Irujo behetik joan bazen ere, ez zion lau tanto baino gehiagoko aldea utzi.

Partida erdira arte, ez batak ,ez besteak ez zuten aginte makila izan eta hutsak egin zituzten tentsioaren erruz. Baina 13-12ko tantoaren ostean neurketak beste aurpegi bat erakutsi zuen. Irujo berdintzeko aukera izan bazuen ere, aukera galdu eta gutxika-gutxika norgehiagoka ere galtzen hasi zen. Irujok joko kaskarrarekin hasi eta tantoak bata bestearen jarraian etorri ziren neurketa bukatu arte. 20-12ko emaitzarekin Irujo aldegeletara joan zen haserre, txapela galdu zezakeelako.

Azkenean, Goizuetakoa izan zen nagusi eta bosgarren txapela erdietsi zuen Bilboko Bizkaia Pilotalekuan 22-12ko markagailuarekin. Orain Julian Retegik baino txapela bat gehiago dauka eta lau t'erdiko final gehien irabazi dituen pilotaria bilakatu da.

Tantoak banan banan

Aimar Olaizola-Juan Martinez de Irujo: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 8-6, 8-7, 9-7, 10-7, 10-8, 11-8, 12-8, 13-8, 13-9, 13-10, 13-11, 13-12, 14-12, 15-12, 16-12, 17-12, 18-12, 19-12, 20-12, 21-12, 22-12.