Lau t'erdikoa
Aurkezpena
Ligaxka final-laurdenetan, eta finalerdiak partida bakarrera
Erredakzioa
2012ko Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu dute, eta berritasun nagusia finalerdietako ligaxka final-laurdenetara aurreratuko dutela izan da. Finala abenduaren 2an jokatuko da.
2012ko Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu dute, eta berritasun nagusia finalerdietako ligaxka final-laurdenetara aurreratuko dutela izan da. Denboraldiko aurreneko txapelketaren aurkezpena Zarautzeko Karlos Arguiñano jatetxean egin dute. Horrela, finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira.
Aurreko ekitaldietan bezalaxe partiden banaketa zozketa baten bidez egin dute. Finala abenduaren 2an jokatuko da.
Aspe enpresak hiru zerrendaburu aurkeztu ditu, Xala, Martinez de Irujo eta Barriola, Gonzalez, Titin III eta Retegi Birekin batera. Mendizabal III promozioko egungo txapeldunak ere parte hartuko du. Eibarko enpresaren azken ordezkaria Merino II, Idoate edo Aritz Lasa izango da. Azken hauek elkarren artean lehiatuko dira.
Bestalde, Asegarceren pilotariak Urrutikoetxea, Arretxe II, Saralegi, Albisu, Olaizola I, Bengoetxea VI, Berasaluze VIII eta Olaizola II izango dira.
Aurreneko partida Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko dute Gonzalezek eta Urrutikoetxeak larunbatean. Gainerako norgehiagokak hauek izango dira:
Urriaren 12 , Lekunberri: Olaizola I vs Eibarko atarikoaren irabazlea (urriaren 7)
Urriaren 13, Labrit-Iruña: Saralegi-Albisu
Urriaren 14, Astelena-Eibar: Arretxe II-Mendizabal III