Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Beotibarren

Aimar Olaizola finalerdietarako sailkatu da

Erredakzioa

Goizuetakoak Iker Arretxe hartu du mendean (22-13) eta pilotari gazteak Bengoetxearen aurka izango du finalerdietarako txartela jokoan, larunbat honetan.

01:35
Olaizola II.a finalerdietarako sailkatu da

Aimar Olaizolak Iker Arretxeri irabazi dio (22-13) Tolosako Beotibarren jokatutako Lau t'erdikoaren final-laurdenetako neurketan. Arretxea saiatu da, baina ezin izan du Goizuetakoaren kalitatea eta beteranotasunarekin.

Olaizola II.a finalerdietarako sailkatu da horrela, eta Arretxek Bengoetxearen aurka izango du txartela jokoan, larunbat honetan.

Igandean erabakigarria izango den beste partida jokatuko dute Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak. Biek hurrengo kanporaketan egon nahi dute.