Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Bizkaia pilotalekuan

Aimar Olaizola eta Martinez de Irujo, finalerdirako prest

Erredakzioa

Pilotariek Bilboko Bizkaia pilotalekuan azkenengo lan saioa egin dute. Iberoko aurrelariak pixkanaka sentzazioak berreskuratzen doala onartu du.

01:33
Aimar Olaizolak eta Martinez de Irujok finalerdia prestatu dute
Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok ordubeteko lan saioa egin dute Bilboko Bizkaia frontoian igandeko Lau t’erdiko Txapelketako finalerdia prestatzeko.

Martinez de Irujok partida laburra jokatu du Jakaren kontra, eta Iberokoak geroz eta sentzazio hobeak dituela azpimarratu du. Gainera, oraindik prestaketa osatzeko beste hiru egun izango ditu. Irujok ez du aitzakiarik jarri nahi, eta gripeak eta pilotalekuak ez dutela partida baldintzatuko esan du.

Aimar Olaizola Goizuetako pilotariak Mikel Urrutikoetxearen aurka prestatze partida jokatu du, eta bere burua oso ondo ikusten duela azaldu du.