Lau t'erdikoa
Olaizola min hartuta dago
Lau t'erdiko finala abenduaren 9ra atzeratu daiteke
Erredakzioa
Aimar Olaizolak minduta amaitu zuen Irujoren aurka jokatu zuen partida, eta atzerapena eskatzeko asmoa du. Final handia astebete atzeratu daiteke.
-
Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea elkarrekin ligaxkako partida jokatuta. Argazkia: EITB
Oinatz Bengoetxeak astebete darama finaleko aurkariaren zain. Irujoren eta Olaizola II.aren arteko finalerdia atzeratu egin zen, eta azkenean Aimar Olaizolak lortu zuen finalerako txartela. Bengoetxea VI.ak, beraz, ezagutzen du aurkaria, badaki Ogetan jokatuko duela, baina ez daki zein egunetan jokatuko duen, ez baitu baieztapen ofiazialik jaso.
Aimar Olaizolak lepaornoetan min du, eta lan saio bat egingo du mina gehiagora doan jakiteko. Lan saio horren ondoren hartuko du erabakia.