Lau t'erdikoa
Labrit
Berasaluze podiumera igo da
Erredakzioa
Pilotari bizkaitarrak Juan Martinez de Irujo gainditu du (22-19), eta Lau t'erdiko txapelketako hirugarren postua eskuratu du.
Partida ona eta lehiatua izan da, eta zaleek asko disfrutatu dute. Podiumera igotzearen ondorioz, Berasaluzek aurtengo txapeldunaren "bidea" saihestuko du hurrengo urtean.
Final handia hurrengo igandean, abenduaren 9an, jokatuko dute Ogetan Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxeak (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en).