Lau t'erdikoa
Final handia
Aimar Olaizolak azken lan saioa egin du Oguetan
Erredakzioa
Goizuetako aurrelariak entrenamendua 'gustura' bukatu duela onartu du, eta igandeko finalean sasoi onean egotea espero duela aitortu du.
Aimar Olaizolak igandeko Lau t’erdiko final aurreko azkeneko entrenamendua egin du Gazteizko Ogueta pilotalekuan. Goizuetakoak ‘kaiolako’ final handia jokatuko du Oinatz Bengoetxearen aurka, eta azkeneko lan saioa Jorge Ricorekin egin du. Olaizolak entrenamendua "gustura" bukatu duela aitortu du.
"Normal entrenatu dut, eta ia ez dut minik sentitu. Igandean ondo egongo naizela uste dut", azaldu du Olaizola II.ak. Nafarroako aurrelariak marka guztiak hausteko abagunea izango luke, Lau t’erdiko seigarren txapela eskuratuta.