Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2025eko Munduko Txapelketa

4 urre eta 3 zilar lortu ditu Euskal Selekzioak Munduko Wallball Txapelketan

EITB

Urrezko dominak bikote mistoetan, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako gizonezkoetan lortu dituzte; zilarrezkoak, berriz, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako emakumezkoetan.

  • Olatz Arrizabalaga eta Miren Larrarte. Argazkia: EEPF

    Olatz Arrizabalaga eta Miren Larrarte. Argazkia: EEPF

Leeuwardenen (Herbehereak) jokatu den Munduko Wallball Txapelketan Euskal Selekzioak urrezko 4 domina eta zilarrezko 3 domina eskuratu ditu larunbat honetan modalitate desberdinetan lehiatutako finaletan.

Balantze historikoa lortu dute: urrezko dominak bikote mistoetan, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako gizonezkoetan; zilarrezkoak, berriz, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binanako emakumezkoetan.

Bikote mistoen finalean, Lur Ziarrusta eta Miren Larrarte Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstraren aurka aritu dira. Lehen seta estua izan da (21-19), baina bigarrena errazago bereganatu dute (21-15), urrea irabazteko.

Banakako emakumezkoen finalean, Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga euskaldunak aritu dira, eta bigarrena nagusitu da, berdinketa hausteko hirugarren seta behar izan duen partida (16-21, 21-3 eta 6-11).

Banakako gizonezkoen finalean, Mikel Beldarrain atera da garaile Egoitz Amantegiren kontra. Lehen seta irabazi ostean (21-10), bigarrenean, kostata, bera nagusitu da (21-19).

Binakako emakumezkoetan, Miren eta Olatz kantxaratu dira berriz, Marrit eta Hiske Zeinstraren herbeheretarren aurka. Aurretik pilatutako nekea nabaritu zaie, eta zilarrarekin konformatu behar izan dute (21-14 eta 21-12).

Azkenik, binakako gizonezkoetan, Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain nagusitu dira, Luke Thompson eta Christian Blackaby britainiarren aurka (21-19 eta 21-12).