Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

11. jardunaldia

Berasaluze VIII.ak eta Albisuk lehen estualdia gainditu dute

Erredakzioa

Partida kontrolpean izan zuten hasieratik, eta 9 eta 10 tantura izandako berdinketei aurre egin ostean, aldea zabaldu zuten markagailuan, 19-15 jarri ziren aurretik azkenengo 22-17ra iritsi arte.

1:16
Berasaluze VIII eta Albisu. EiTB.

Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako lehen estualdia gainditu dute Urdulizen, Joseba Ezkurdiari eta Aitor Zubietari 22 eta 17 irabazita, lehiaketako hamaikagarren jardunaldian. Ez zen gutxiagorako: finalerdietan sartzeko aukerei eustea baitzegoen jokoan.

Berasaluzek partida borobila egin zuen, errematean maisu aritu zen eta Arbizuko aurrelariari aise gailendu citación. Albisuk ere lan txukuna egin zuen atzealdean.

Partida kontrolpean izan zuten hasieratik, eta 9 eta 10 tantura izandako berdinketei aurre egin ostean, aldea zabaldu zuten markagailuan, 19-15 jarri ziren aurretik azkenengo 22-17ra iritsi arte.

Markagailua: 1-0, 5-1, 6-3, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 11-10, 12-10, 14-11, 15-14, 19-15, 20-17, 22-17.