Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Banakako Pala Txapelketa

Fusto argentinarra, Munduko Pala Txapelketa irabazteko faboritoa

Erredakzioa

Hirugarren txapelaren bila arituko da Esteban Gaubeka bizkaitarra. Larunbatean hasiko da banakako txapelketa, Bilbon.

  • Pilotariak, Bizkaia pilotalekuan. Argazkia: EITB.

    Pilotariak, Bizkaia pilotalekuan. Argazkia: EITB.

Argentinako Pablo Hernan Fusto Munduko Banakako Pala Txapleketa irabazteko faborito nagusia da. Larunbatean hasiko da txapelketa, eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan izango dira partida guztiak. Esteban Gaubeka bizkaitarra izango du aurrean. Bina txapela dituzte biek.

Munduko Binakako Pala Txapelketa irabazi berri du Fustok, Koldo Larrinagarekin batera. Armintzako pilotariaz gain, Kubako Vladimir Lujan, iazko txapeldunordea; Bizkaiko Josu Urkijo, eta Nafarroako Xabier Ibargarai ere txapelaren lehian arituko dira.

Munduko Pilota Batzarrak eta Innpalak antolatu dute txapelketa, eta zuzeneko kanporaketaren bidez erabakiko da. 2012ko sailkapenaren araberako lau bide egongo dira, eta horien amaieran Fusto, Urkijo, Ibargarai eta Lujan aurkituko dituzte irabazleek.

Lehenengo neurketak martxoaren 9an eta 15ean izango dira. Gero, Garma-Larrinaga partidaren irabazlearen kontra jokatuko du Faustok, Ayerbe-Altadill partidaren garailearen kontra Lujanek, Imanolen edo Garciaren kontra Urkijok, eta Gaubeka-Oiarzabal neurketa irabazten duenaren aurka Ibargaraik. Finala martxoaren 18an izango da, Bizkaia pilotalekuan.