Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22-13

Bengoetxea VI.a eta Beroiz, Andra Mari Zuriko txapeldun

A.B.

Asegarceko bikoteak 22-13ko emaitzarekin irabazi dio Irujori eta David Merinori Ogeta pilotalekuan jokatu den finala.

1:32
Beroiz eta Bengoetxea VI. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz Andra Mari Zuria txapelketako irabazle izendatu dira, finalean Juan Martinez de Irujori eta David Merinori 22-13 irabazi ondoren.

Ogeta pilotalekuan jokatu den finalean Asegarceko bikotea nagusi izan da hasieratik. Bengoetxea VI.ak eta Beroizek partzial handiak lortu dituzte lehen txanpan (5-0 eta 11-3), eta garaipena bideratuta utzi dute.

Oinatz Bengoetxeak erakustaldia eman du aurreko koadroetan, eta Mikel Beroizek bikain lagundu dio atzean. Asegarcekoek ez dute garaipena arriskuan ikusi, eta abantaila handiak izan dituzte azken txanpan ere (17-7 eta 20-9). Irujok eta Merino II.ak tanto segida lortu dute norgehiagokaren azken zatian, baina markagailua txukuntzeko soilik balio izan die. Azkenean, Bengoetxea VI.a eta Beroiz izendatu dira txapeldun, 22-13ko emaitzarekin.