Pilota
San Inazio eguna
Martinez de Irujok ez du Azpeitian jokatuko
Erredakzioa
Iberoko aurrelaria ostegunean itzultzekoa zen frontoietara, San Inazio egunean, baina gaur goizeko entrenamenduaren ostean, partida ez jokatzea erabaki du.
-
Irujo, Buruz Buruko finalean.
Juan Martinez de Irujok ez du osteguneko neurketa jokatuko, Azpeitian. Gaur goizeko entrenamenduaren ostean, San Inazioko partida ez lehiatzea erabaki du Irujok. Bere ordez, Titin III.ak osatuko du Rezustarekin bikotea. Norgehiagoka zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, ostegunean 22:30etatik aurrera.
Aurrelaria Azpeitian itzultzekoa zen, San Inazio egunean, Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuenetik lehenengo aldiz, baina oraindik ez omen du ezker eskuko lesioa osatu. Rezustarekin batera bikotean, Bengoetxea VI eta Beroiz izango zituen aurkari. Titin III.ak jokatuko du bere ordez.
Hala eta guztiz ere, Oinatz Bengoetxea frontoira itzuliko da ostegunean, guztiz sendatuta.