Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Prentsaurrrekoa Manila

Filipinetako Jai Alaia: Inaugurazioa, martxoaren 10ean

Erredakzioa

Martxoaren 5ean jokatuko dituzte pilotariek euren lehenengo kinielak, baina aurkezpen ofiziala bost egun geroago egingo da.

Filipinetako Santa Ana Cagayan Valleyko Jai Alaia hurrengo ostiralean, martxoaren 5ean, hasiko da ibiltzen, Orduña, pilotariek bere lehenengo kinielak jokatuko baitute han. Hala ere, aurkezpen ofizial hurrengo asteazkenean, hau da, martxoaren 10rean ospatuko da.

Hori esan da atzo hedabide askoren aurrean Manilan emandako prentsaurrekoan eta han, Aitor Totorika eta Asiara joan diren puntista euskaldunez gain, Filipinetako pilotari batzuk ere Egon dira, Ricky, Estipona edo Fernández, esaterako.

Aipatutako ekitaldia eta bazkariaren ondoren, Santa Anan arituko diren zortzi euskaldunek entseigu bat egin zuten Quezon Cityko frontoian eta bertan buruz-buruko kiniela batzuk jokatu zituzten. Denek maila ona eman zuten, baina, logikoa denez, ordu aldaketa eta Euskaditik egindako bidaia luzearen nekea somatu zuten.

Entseiguan Eneko Ugarte durangarrak ere hartu zuen parte. Honek badaramatza hilabete batzuk Manilan bere familiarekin eta orain bere lagunekin egin du topo kantxa barruan. Pilotariak Manila Pavilion Hotelean daude eta astelehenean Santa Ana Cagayan Valleyra abiatuko dira.