Pilota
Lasaren aurka arituko da
Promozio Txapelketa: Stephane Lemouneau, Iker Arretxeren ordez
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Harrigarriagoa izan da Asegarcek egin duena: Angeluko pilotari gaztea izango da Arretxeren ordezkoa promozio txapelketan.
Ezustekoa ezustekoaren atzetik. Inor gutxik espero zuen Iker Arretxe izatea Aimar Olaizolaren ordezkoa. Harrigarriagoa izan da Asegarcek egin duena Iker Arretxeren ordezkoa erabakitzerakoan.
Stephan Lemouneau angeluar gaztea bi urterako fitxatu eta Lemuno bera izango da Arretxeren ordezkoa promozio txapelketan. Debuteko partida datorren astelehenean Tolosan Aritz Lasaren aurka izango du.
Multzoko beste partida ostiralean Sestaon Berasaluze IX eta Urrutikoetxeak jokatuko dute.