Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

erretiroa hartu du

Pablo Berasaluzek agur esan dio pilotari

Erredakzioa

Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu du bere azken partida. Urrutikoetxearekin 22-18 irabazi die Olaizola II.ari eta Larunberi. 39 urterekin eta 18 urte profesional mailan eman ostean hartu du erretiroa.

Pablo Berasaluzeren agurra

Pablo Berasaluzek agur esan dio pilotari. Profesional mailan 18 urte eman ostean eta 39 urterekin Berrizeko pilotariak erretiroa hartu du. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu du bere agurreko partida. Mikel Urrutikoetxearekin osatu du bikotea eta garaipena lortu du (22-18) Olaizola II-Larunbe bikotearen aurka.

Bizkaia pilotalekuan ia 3.000 zale bildu dira Berasaluze II.ari agur esateko. 1998. urteko otsailaren 28an egin zuen debuta Bergaran. Berasaluze VIII.a izenarekin hasi zen jokatzen profesional mailan, baina 2003an bere aita –pilotari ohia- hil egin zen, eta Berasaluze II.a izan zen bere izen profesionala 2013. urtetik gaur egunera arte.

Berrizeko pilotariak 1012 partida jokatu ditu profesional mailan. Hamaika aldiz jokatu du Binakako Txapelketa, 11 partida irabazita eta 9 porrot jasota. Bederatzi aldiz jokatu du Lau t’erdiko Txapelketa, 60 garaipen eta 53 porrot eskuratuta. Hiru aldiz izan da Binakako Txapelketako txapeldunordea eta 9 titulu eskuratu ditu txapelketa ofizialetan.