Pilota
Astebete bajan
Irujok hamar puntu ditu eskuin eskuan
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Errenterian jokatutako partida galdu eta aldageletan sartzen ari zela, ateari eskuarekin kolpea eman eta ebaki handia egin zuen.
Ostiralekoa ez zen egunik onena izan Juan Martinez de Irujoren aurka. Errenterian jokatu zuen partida galtzearekin batera aldageletan sartzen ari zela, ateari eskuarekin kolpea eman eta ebaki handia egin zuen.
10 puntu eman zizkioten eta gutxienez astebete jokatu gabe egon beharko du.