Pilota
Azpeitian
Pilota: Leitzarrak nagusi Azpeitian
K.I.
Erredakzioa
Bengoetxea VI.ak eta Barriolak 20-22 gainditu zituzten Titin III eta Begino.
Partidu gogoangarria jokatu zuten igande gauean Azpeitian nahasian bi enpresetako pelotariek. Garaipena leitzarrentzat izan zen, 20-22 irabazi zuten Bengoetxea VI.ak eta Barriolak, Titin eta Beginoren aurka. Erasoan gauza ederrak ikusi ziren, batipat aurrelarien aldetik, Bengoetxeak 13 tanto egin zituen, Titinek 9. Atzelariak ez ziren gutxiago izan: Beginoren kolpea eta Barriolaren jokoa aipagarriak izan ziren oso.
74 minutuko iraupena izan zuen neurketak, eta emozioz beteriko amaiera: Titin eta Begino 20-18 ari ziren irabazten, baina bi leitzarrak ez zuten amore eman, eta azken lau tantoak jarraian eginez, garaipena eskuratu zuten. Pelotazaleak pozik irten ziren frontoitik.
Neurketa, azkenean galtzaile izango zirenen aldeko 6-1ekoarekin hasi zen, baina ez zen nahikoa izan. Hauxe izan zen markagailuaren garapena: 0-1/1/6-1/6-2/7-2/7-5/9-5/9/9-11/11/11-13/12-13/12-15/15/16/17/18/20-18/20/20-22.
Jaialdiko lehen partidua ere parekatua izan zen markagailuari dagokionez:
Retegi Bi/ Ladis Galartza 22 – Arretxe II/Peñagarikano 21.