Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pilota

Boiseko txapeldunak gaur iritsiko dira

K.I.

Erredakzioa

Euskal Selekzioa garailea izan da Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketan.

Munduko Pilota Batzarrak Boisen antolatu duen III.Nazioarteko Emakumezkoen Gomazko Paleta txapelketa ostiralean bukatu zen Euskal Selekzioa-ren garaipenarekin. Ane Isasmendi eta Laura Saez arabarrak, Itsaso Pradera bizkaitarrarekin batera, izan dira euskal ordezakaritza gorenera eraman dutenak. Hiru neskek lan bikaina burutu dute Boise-n eta ondorioz sari nagusiarekin bueltatuko dira, pozik eta arro, etxera.

Itzulerako bidaiari, atzo astelehena (Euskadin arratsaldeko 15:00etan) ekin zioten eta luze egingo zaien arren txapelak aldean ekarrita asko xamurtuko da hegaldi sorta. Boise, Phoenix, Philadelphia, Madrid eta Bilbo, hori da ibilibidea. Astearte arratsaldeko 17:00etarako dago iragarrita hegaldiaren lur hartzea Loiun.