Pilota
Lehia polita izango da
Zesta: Kontinente arteko txapelketaren finalerdia, gaur Hondarribian
K.I.
Redacción
Bereikua eta Felix. Egiguren II.aren eta Hernandezen aurka arituko dira.
Jostaldi frontoiak hartuko du Kontinente Arteko txapelketaren lehen finalerdia. Bereikua/Felix – Egiguren II/Hernandez izango da partidua, 8etan hasiko den jaialdiko bigarrena.
Aurreko koadroetako lehiak piztu du ikusmina. Bereikua itzuli berria eta munduko txapelketako finala jokatu zuen Egiguren aurrez aurre ikusteak. Bikote irabazlea abuztuaren 21ean Markinan jokatuko den finalerako sailkatuko da.
Finaleko aurkaria datorren asteartean jakingo dute, Erkiaga/Lopez – Goikoetxea/Enbil izango da bigarren finalerdia, Gernikan.