Pilota
Lizasok min hartu du
Erremontea: Matxin IV.a, finalerdietara
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Lizasok min hartu du partida irabazten ari zenean eta ezin izan du norgehiagoka jokatzen jarraitu.
Partida 19-18 zegoen Lizasoren alde, Doneztebeko atzelariak zaintiratua somatu duenean ezker izterreko atzealdean. Aldageletara sartu da eta ezin izan du gehiago jokatu. Ondorioz, Ibon Agirrezabala Matxin IV.a finalerdietako ligaxkara sailkatu da.
Azkoitiarrak sekulako txapelketa darama: lau kanporaketa gainditu ditu Lizsoren aurka jokatu aurretik, eta aurkariaren lesio baten bidez baldin bada ere, aurrera egin du. Finalerdietan Urrutia eta Ezkurra izango ditu aurkari, Matxinek ondo baliatuko duen oparia izango da.