Pilota
Galarreta frontoian
Erremontea: Koteto Ezkurra finaletik gertu (30-24)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Urrutia gainditu zuen, nahiz eta 17 tantura arte partida berdiduta egon.
Koteto Ezkurrak 30 eta 24 irabazi zuen Miel Mari Urrutiaren aurka Kursal torneoko finalerdietako partida. Ezkurra datorren asteartean Matxin IV.a gaztearen aurka neurtuko da eta garaipena lortzen badu finalean izango da.
Ikusmin handia sortu zuen bi txapeldun handien arteko demak. Partida hasiera orekatua izan zen. Baina 17nakotik aurrera Ezkurrarik onena ikusi zen. Doneztebearrak beraz San Miguelen aurka finala jokatzeko aukera asko du.