Pilota
Lesioa
Altuna III.ak zuntz-haustura du ezker besoko bizepsean
eitb.eus
Jokin Altunak min hartuta utzi du San Mateo Txapelketako finala. Aretxabaletarekin bikotea osatu du, eta Ezkurdia-Imaz bikoteak lortu du garaipena.
Jokin Altunak min hartuta utzi behar izan du San Mateo Txapelketako finala. Iñigo Simon Asegarceko mediku-zerbitzuen zuzendariak ETBri adierazi dionez, Altunak "zuntz-haustura txiki bat du ezker besoko bizepsean". Hala ere, froga osagarriak egingo dizkiote lesioaren diagnostiko zehatza ezagutzeko.
Altunak mina igarri du partidan zehar eta kantxa utzi du medikuarekin egoteko. Medikuak ez jarraitzeko aholkua eman dion arren, txapelduna kantxara itzuli da, saiatu da jarraitzen, baina ezin izan du, eta neurketa utzi behar izan du. Aretxabaleta izan du bikote Altunak eta garaipena Ezkurdia-Imaz bikoteak lortu du.