Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta punta, kirol debekatua

Pilotazale filipinarrak borrokan ari dira Cebuko frontoia ez ixteko

Erredakzioa

Bertara jotzen duten pilotariek diote eliza dela frontoia ixteko interes gehien duena. Zuloak daude teilatuan, ormak arrakalduta daude eta eraikina egoera oso egoera txarrean dago.

''Hilzorian'' dagoen Cebuko frontoia ez desagertzeko lanean ari dira Filipinetako hainbat
pilotazale.

Eraikinak hondatutako itxura dauka eta egun tresnak pilatzeko erabiltzen dute eta baita kale
gorrian dauden pertsona eta animalien babeserako ere. Fededunen sekta bat ere bertan biltzen
da.

Kantxara heltzeko altzairu zaharrez beteriko pasillo luzea zeharkatu beharra dago. Bidean
oiloak eta txakurrak topa ditzakezu. Urtean zehar egoten diren tifoiek teilatua apurtu dute,
paretak ere gaizki daude eta harmailen azpian usain txarreko putzua sortu da.

Irudia penagarria den arren, badaude arratsaldero bertara hurbiltzen diren pilotazaleak.
Filipinetan jarraitzaile ugariko kirola da pilota. Duela hamar urte, eta apustuen ustelkeriaren
ondorioz, Gobernuak lehiaketa debekatu zuen.

Zesta punta duela urtebete berpiztu zen Cagayan Valleyko frontoiaren irekierari esker. Bizkaiko
Master Jai enpresak telebista bidez emititzen diren kinielak antolatzen ditu, elizaren presioa
handia den arren.

“Hantxe martxan jarri badute, tradizio handia dagoen tokian, Cebura itzuli daiteke Manilako frontoiarekin batera Filipinetako frontoi garrantzitsuena baita”, adierazi du Nick Beliceriok, frontoi honetan entrenatzen eta jokatzen duen 60 pilotarietako batek. Belicerok eta beste pilotari batzuk eskuz egindako zesta eta pilotekin jokatzen dute.

“Lanetik atera ondoren astean birritan jokatzen dut. Ez dut ulertzen elizak eta politikoek kirol honi zergatik betoa jarri dioten. Ikuskizun bikaina da eta aberastasuna ekarriko lioke lurraldeari”, dio Evaristo Lucero pilotari ohiak. Kirol hau debakatu zutenean lanik gabe geratu zen. “Kirol entretenigarria izateaz gain, lanpostuak sortzen lagundu dezake eta Gobernuak diru sarrerak har zitzakeen apostuetatik. Atrakzio turistikoa izan daiteke eta diru apostuak egin daitezke kasino baten gastatzen dena baino diru gutxiago jokatuz”, gaineratu zuen Lucerok.

Beste zale bat, Jaime Sacristan, escora da ‘Jai Alai’ren etorkizunarekiko: “Gobernuak frontoia berrirekiko balu elizak ixteko presionatuko luke. Apostuen aurka daudelako itxi nahi dutela frontoia dio elizak, baina ez da egia. Egia dena da frontoiaren eta apostuen aurka daudela Apezpikuen Konferentziak horrekin ez duelako dirurik ateratzen”, salatu du pilotariak.

Zesta punta Filipinetako kirol arrakastatsuena izan zen iragan mendeko (XX: mendea) 60. eta 80. hamarkadetan Corazon Aquino presidente ohiak 1986an txapelketak debekatu zihoen arte.

Euskal pilota Filipinetan sartzen hasi zen Espainiaren kolonizazioa hasi zen garaian. Dena den, jokoa 1945.ean profesionalki etarrita zegoen. Ordutik aurrera, munduko zesta puntako jokalari onenak erakartzen zituzten, batipat Manilako eta Cebuko frontoietan.

1990. urteko hamarkadan txapelketak itzuli ziren Manilan eta Cebun, baina 2001ean berriro bertan behera geratu ziren, debekatu egin ziren. Hau guztia, Joseph Estrada presidentea boteretik kendu zutenean gertatu zen. Presidentea salatu zuten ustez jokoaz arduratzen ziren mafietatik aberastu izanagatik.