Pilota
Zuntz-haustura
Mikel Urrutikoetxeak hiru eta sei aste artean emango ditu bajan
eitb.eus
Zaratamoko pilotariak min hartu zuen asteazkeneko partidan. Zuntz-haustura bat dauka eta ezin izango Aste Nagusiko Torneoaren finala jokatu.
-
Mikel Urrutikoetxea. Imagen: EITB.
Mikel Urrutikoetxeak ezin izango du Bilboko Aste Nagusiko Torneoaren finala jokatu, asteazkeneko partidan lesionatu ostean. Pilotari bizkaitarrak zuntz-haustura bat dauka eta hiru eta sei aste artean emango ditu bajan.
Larunbateko finalean Unai Lasok beteko du Urrutikoetxearen lekua.