Pilota
Adarragan
Mikel Olaetxea, bigarren mailako Buruz Buruko txapelduna
Erredakzioa
Miguel Merinoren kontra 9 eta 18 galtzen joatetik, tantoak egiten hasi da bata bestearen atzetik lehia irabazi arte.
Mikel Olaetxeak irabazi du bigarren mailako Buruz Buruko finala. Txapeldunak pozez txoratzen bukatu du partida, eta ez da gutxiagorako erabat irauli baitu Adarragako finala.
Miguel Merinoren kontra 9 eta 18 galtzen joatetik, tantoak egiten hasi da bata bestearen atzetik lehia irabazi arte. Urtea oso ona doa Lizartzako aurrelariarentzat eta larunbat honetan meritu handiko txapela jantzi du.