Pilota
Kontratu luzatzea
Ibai Zabalak 2021era arte jarraituko du Baikon
eitb.eus
Berrizko atzelariak beste urtebetez luzatu du bere kontratua.
-
Ibai Zabala. Artxiboko argazkia.
Ibai Zabala bizkaitarrak beste denboraldi batez berritu du Baiko enpresarekin zuen kontratua, 2021era arte, hain zuzen ere.
Horrenbestez, Berrizko atzelariak 13 denboraldi beteko ditu pilotari profesional gisa, 2008ko maiatzaren 23an Elorrioko frontoian debuta egin zuenetik.
Bere palmaresari so eginez gero, 2010. urteko Binakako Promozio Txapelketa ageri da. Horrez gain, promozio mailako beste bi final jokatu ditu: 2009an, Binakakoa eta 2014an Banakakoa.