Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

8. jardunaldia

Danel Elezkanok lesionatuta dagoen Jokin Altunaren lekua hartuko du

eitb.eus

Amezketako aurrelariak mina du ezker eskumuturrean eta atseden hartuko du jardunaldi honetan.

1:25
Danel Elezkano.

Danel Elezkanok Jokin Altunaren lekua hartuko du asteburu honetan Binakako Txapelketan, amezketarrak ezker eskumuturra minduta baitauka.

Horrenbestez, Zaratamoko aurrelaria, txapelketatik kanpo geratu zena Aspek hala erabakita, Ladis Galarzarekin batera arituko da larunbat honetan Labriten, Ezkurdia-Martijaren aurka jokatzeko.

Sailkapenean, garaipen bakarreko aldea dago bi bikoteen artean, Altuna-Galarzak 5 partida irabazi baitituzte; larunbateko aurkariek, aldiz, 4 garaipen lortu dituzte orain arte.