Pilota
Igandean, finala eitb.com-en
San Mateo txapelketa: Final handiaren bila
Erredakzioa
Irujo-Merino I, Xala-Laskurain, Olaizola II-Beroiz eta Titin-Zubieta bikoteak dira finalerako txartelagatik leian arituko direnak.
-
Irujok eta Titinek finalera sailkatzeko aukerak dituzte oraindik. Argazkia: EITB
Irujo-Merino I, Xala-Laskurain. Olaizola II-Beroiz eta Titin-Zubieta bikoteak ariko dira finalerako txartelaren bila. Ostegun honetan jokatuko da Irujo Merino bikotearen eta Xala-Laskurain bikotearen arteko partida. Irabazleak finalera sailkatuko dira.
Ostiralean Titinek eta Zubietak partida jokatuko dute Olaizola II.aren eta Beroizen aurka. Pablo Berasaluzek eta Aritz Beginok 22-17 irabazi zioten Titini eta Zubietari hauen finalerako sailkapena zailduz. Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek finalerako txartelo lortuko dute 12 tantu egiten badituzte.