Pilota
Pilotari eskainitako bizitza
Belokik Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina jasoko du
Erredakzioa
Pilotariak erretiro egunean jasoko du sari hau, abenduaren 3an, Labrit Iruñeko pilotalekuan.
-
Ruben Beloki. Argazkia: EITB
Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina emango dio Belokiri abenduaren 3an, erretiroa hartuko duen egunean, Labrit Iruñeko pilotalekuan. Epaimahaik dioenez, Beloki "eredu izan da, pilotarekiko arduragatik"
Burlatako pilotaria esku pilota profesionalaren erreferente izan da. 20 urterekin, Lehenengo Mailako Eskuz Banakako txapeldunik gazteena izan zen. Gainera, 1998an, 1999an eta 2001ean garaipena errepikatu zuen Belokik txapelketa horretan. Horrez gain, Binakako Txapelketan, Nafarroako atzelariak bi aldiz irabazi zuen txapela, 1996an eta 2003an.