Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu-berritzea

Peña II.ak hiru urtez berritu du Baikorekin zuen kontratua

A. B. E. | EITB Media

Jon Ander Peña pilotariak hiru urte gehiago emango ditu Baiko Pilota enpresan, kontratu-berritzea sinatu ostean.

  • Jon Ander Peña

    Jon Ander Peña. Argazkia: EITB Media

Jon Ander Peñak hiru urtez berritu du Baiko Pilota enpresarekin zuen kontratua, ostegun honetan Baikok jakinarazi duenez. Peña II.ak Promozio Mailako finalak jokatu ditu azken lau urteetan.

Aurten, 2021ean, debuta egin du Profesional Mailako Binakako Txapelketan; finalera iritsi da Jon Ander Albisurekin bikotea osatuta, eta txapeldunordeak izan dira, finala Danel Elezkanoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka galdu ostean.

Kontratua berritu ostean, Tolosako (Gipuzkoa) pilotariak adierazi du, kontratu-berritze hau haren kirol-ibilbideko momentu egokian datorkiola eta konfiantza emango diola aurrerantzean dituen erronkei aurre egiteko.