Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Ekainaren 25etik aurrera

Unai Laso Baiko Pilotara itzuliko da

A. B. E. | EITB Media

Pilotariak eta enpresak bi aldeak lotzen dituen kontratua sinatu dute, 2023ko abenduaren 31ra arte. Ekainaren 25etik aurrera, Lasok profesional mailan jokatuko du.

Unai Laso

Unai Laso Baiko Pilota enpresako pilotaria izango da ekainaren 25etik aurrera. Pilotariak eta enpresak bi aldeak 2023ko abenduaren 31ra arte lotzen dituen kontratua sinatu dute astearte honetan.

"Bi aldeen arteko negoziazioen ostean, akordiora iritsi gara, eta Bizkarreta-Gerendiainekoa Baiko Pilotako pilotaria izango da 2023ko abenduaren 31ra arte", jakinarazi du Baiko Pilota enpresak ohar baten bidez.

2020ko irailean, Baiko Pilotak ez zion kontratua berritu Lasori. Ordutik, afizionatu mailan jokatzen ibili da Unai Laso, eta Espainiako Txapelketa irabazi du. Baiko Pilota enpresaren eta pilotarien arteko lan-gatazka amaitu zenean, akordioen artean zegoen Laso berriro Bilboko enpresara bueltatzea.