Pilota
Kontratua berritu du
Barriolak lau urtez luzatu du Asperekin
Erredakzioa
"Oso pozik nago lortutako hitzarmenarekin. Akordioa azkarra izan da eta Binakakoan kontzentratua jarraitu nahi dudan arren une gozoan nagoela aitortu beharra daukat", azaldu du pilotariak.
-
Abel Barriolaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Abel Barriolak lau urtez luzatu du Aspe enpresarekin duen kontratua. Binakako Txapelketan erabat murgilduta dago pilotaria, baina denbora aurkitu du bere hitzarmen berriari sinadura bat botatzeko.
"Oso pozik nago lortutako hitzarmenarekin. Akordioa azkarra izan da eta Binakakoan kontzentratua jarraitu nahi dudan arren une gozoan nagoela aitortu beharra daukat", azaldu du Aspeko webgunean.