Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu berritzea

Artolak kontratua berritu du Baikorekin, bi urtez

EITB Media

Iñaki Artolak beste bi urtez luzatu du Baiko Pilota enpresarekin lotzen duen kontratua. Alegiako (Gipuzkoa) pilotaria pozik azaldu da kontratu berritzearekin.

  • Iñaki Artola

    Iñaki Artola, Baikoko pilotaria. Argazkia: Baiko Pilota

Iñaki Artolak kontratua berritu du Baiko Pilota enpresarekin, beste bi urtez. Alegiako (Gipuzkoa) pozik azaldu da kontratu berria sinatu ostean, eta pilotan jokatzeko irrikatan dagoela adierazi du.

"Oso pozik nago kantxetara itzuliko naizelako eta Baikon beste bi urtez jarraituko dudalako. Hauxe zen nahi nuena. Enpresa nirekin pozik zegoela ikusi dut, eta akordiora iritsi gara. Gogotsu nago pilotan segitzeko", adierazi du Artolak kontratu berria sinatu ostean.