Pilota
Igandean
Olaizola II.ak San Mateo Txapelketako finalean esango dio agur Adarragari
EITB MEDIA
Mariezkurrenarekin batera 22-18 gainditu zuten Jaka eta Albisu ostiralean eta final handia jokatzeko txartela eskuratu.
-
Aimar Olaizola
Aimar Olaizola pilotaria San Mateo Txapelketako finalerako sailkatu da. Goizuetako pilotariak, Mariezkurrenarekin batera, 22-18 irabazi zuen Jakaren eta Albisuren aurka ostiralean jokatutako finalerdian.
Olaizola II.ak pilota profesionala utziko duela iragarri zuen eta astero frontoiak agurtzen doa pixkanaka-pixkanaka.
Goizuetakoak igandeko Sanmateotako final handia jokatu nahi zuen eta modu horretan Adarragari agur esan txapeldunek egiten duten bezala, txapela buruan jarrita.
Finalerdietako neurketa oso parekatua hasi zen (13-11), baina aurrelari nafarrak bere jokoa aldatu, eta markagailuan aldea lortu zuten (17-12); hala eta guztiz ere hutsak bi bikoteetan ikusi ziren (19-17) eta Jaka eta Albisu markagailuan hurbiltzea lortu zuten.
Olaizolaren beste bi tantok erabakita utzi zuten partida eta finalean Victorren eta Zabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Igandean gizonezkoen finala jokatu baino lehen emakumezkoena jokatuko da Adarragako frontoian.