Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesioa

Oinatz Bengoetxeak tendinopatia dauka ezker aduktorean, giharretako haustura zantzurik gabe

EITB Media

Tolosako Beotibarreko eta Iruñeko Labriteko agurreko partidak otsailaren 21 eta 26ra atzeratu dira, hurrenez hurren.

  • Oinatz Bengoetxea

    Oinatz Bengoetxea, EITB Mediari eskainitako elkarrizketa baten. Argazkia: EITB Media

Oinatz Bengoetxeak "tendinopatia dauka ezker aduktorean, giharretako haustura zantzurik gabe", Baiko Pilota enpresak jakinarazi duenez astelehen honetan, osasun-txosten baten bidez.

Ezingo du jokatu datorren larunbatean (urtarrilak 29) Labriten, Leitzakoak Iruñeko frontoiari agur esateko aurreikusita zuen partida. Astelehen honetan (urtarrilak 24) ere, ezin izan da Beotibarreko (Tolosa)  agurrean egon.

Hala ere, Oinatz Bengoetxeak Beotibar eta Labrit pilotalekuei zein bertara gerturatzen diren zaleei agur esateko aukera izango du. Tolosan otsailaren 21ean agurtuko da; Labriten, aldiz, otsailaren 26an.

Bengoetxea VI.ak min hartu zuen urtarrilaren 22an Markinan jokatu zuen norgehiagokan. Galdu egin zuen Aretxabaletarekin bikotea osatuta, Elordiren eta Bikuñaren aurka (10-22).