Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Data berriak

Noiz jokatuko ditu Oinatz Bengoetxeak Beotibar eta Labrit pilotalekuei agur esateko partidak?

EITB Media

Bengoetxea VI.ak tendinopatia du ezker aduktorean, haustura zantzurik gabe, eta atzeratu egin dira Tolosako eta Iruñeko frontoiei agur esateko neurketen datak.

  • Oinatz Bengoetxea

    Oinatz Bengoetxea, pilotaria. Argazkia: EITB Media

Oinatz Bengoetxeak "tendinopatia du ezker aduktorean, haustura zantzurik gabe", Baiko Pilota enpresak jakinarazi duenez urtarrilaren 24an.

Ondorioz, Bengoetxea VI.ak Beotibar (Tolosa) eta Labrit (Iruñea) pilotalekuei agur esateko partidak atzeratu egin dira otsailaren 21 eta 26ra hurrenez hurren.

Hasieran aurreikusita zegoen Oinatzek Tolosan jokatzea urtarrilaren 24an, eta, 29an Iruñean, baina Leitzako pilotariaren lesioak datak aldatu behar izatea eragin du.