Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontari

Urrizak eta Zubirik lidergoa eskuratu dute eta Ansa II.ak eta Juaneneak bigarren garaipena

EITB Media

"Erremontari"ko 5. jardunaldian, Urriza eta Zubiri bi tantogatik nagusitu ziren Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka (30-28). Ansa II.ak eta Juaneneak, aldiz, hamar tantogatik irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari (30-20).

  • 5. jardunaldiko partida baten irudia

    5. jardunaldiko partida baten irudia. Argazkia: EITB Media

Astelehenean, 2022ko Erremontari txapelketako bosgarren garren jardunaldia jokatu da Hernanin, Galarreta pilotalekuan.

Lehen partida Urrizak eta Zubirik irabazi dute Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka (30-28). Emaitza horrekin, Urriza-Zubiri bikotea da sailkapeneko lider berria 12 punturekin. Goikoetxea V.a-Barrentxea IV.a bikotea bigarrena da, 11 punturekin.

Bestalde, Ansa II.ak eta Juaneneak 30-20 gainditu zituzten Aldabe eta Larrañaga. Ansa II.ak eta Juaneneak orain arte jokatutako hiru partidetatik bi irabazi dituzte; Aldabek eta Larrañagak, aldiz, lau partidak galdu dituzte.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
J I 29-27 26-24 23-17 <16 PUNTUAK
1 Urriza-Zubiri
3 3 0 0 0 0 12
2 Goikoetxea V-Barrenetxea IV 4 2 1 1 0 0 11
3 Ansa II-Juanenea 3 2 1 0 0 0 10
4 Segurola-Azpiroz 3 2 0 0 1 0 8
5 Ezkurra II-Zaldua I 3 1 1 0 0 0 6
6 Aldabe-Larrañaga 4 0 0 0 4 0 0

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

2. jardunaldia

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)

3. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)

4. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)

5. jardunaldia

Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)

Hurrengoa: 6. jardunaldia (maiatzak 30)

Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, Hernanin, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai astelehenero, 22:15etik aurrera.