Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

ZESTA-PUNTA

Imanol Lopez, Jai Alai Winter Serieseko zestalari onena

EITB MEDIA

Zumaiako atzelariak jaso zuen txapelketako puntista nabarmenena saritzeko EITBk eman duen garaikurra.

  • Imanol Lopezek Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendariaren eskutik jaso zuen zestalari onenaren saria.

    Imanol Lopezek Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendariaren eskutik jaso zuen zestalari onenaren saria.

Imanol Lopez zumaiarrak eskuratu zuen igandean amaitu den Jai Alai Winter Serieseko bigarren ekitaldiko Zestalari Onenaren saria.

Atzelari gipuzkoarrak lehiaketan zehar gehien nabarmendu den puntista saritzen duen garaikurra jaso zuen, Joseba Urkiola EITB Mediako kirol zuzendariaren eskutik.

Lopezek txapelketa bikaina egin du Diego Beaskoetxea aurrelariarekin batera bikotea osatuta. Aitzitik, zestalari beteranoek ez zioten ondo heldu lehiari, estreinako neurketan bi setetan galdu baitzuten Goikoetxearen eta Etxetoren aurka (15-12, 15-10), eta, hartara, punturik batu gabe geratu ziren.

Gerora, ordea, egoerari buelta eman eta multzoen fasea bi garaipen eta zazpi punturekin amaitu zuten, Leke-Minvielle (15-8, 15-5) eta Johan-Del Rio (15-10, 9-15, 5-4) bikoteak azpiratuta. Finalerdietan, Olharan eta Basque kaleratu zituzten (10-15, 8-15), eta, azkenik, atzo jokatutako finalean, hiru setetan garaitu zituzten Barandika eta Lekerika (15-8, 9-15, 5-4), zirraraz beteriko finalean.

Txapela eskuratzeaz gain, Lopez izan zen neurketako pilotari onena. Hala, berak egin zuen norgehiagokako tantorik ikusgarrienetako bat, eta horrez gain, lehia erabaki zuen azken tantoa ere berak egin zuen.