Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Bi urte gehiago

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

I. G. | EITB MEDIA

Agirrek larunbat honetan bertan jokatuko du Labriten, Albisurekin batera, Urrutikoetxea-Iztuetaren aurka, Binakako Txapelketako finalaurreko partidaren aurretik.

  • Asier Agirre

    Asier Agirre. Argazkia: Baiko

Baiko Pilota eta Asier Agirre ados jarri dira euren arteko harremana beste bi urtez luzatzeko.

Aurrelari nafarrak 2015eko ekainean egin zuen debuta Iruñeko Labriten, eta profesionaletan eman dituen zazpi denboraldietan hiru aldiz heldu da Binakako Promozio Txapelketako finalera, 2018an eta 2020an txapelak irabaziz.

Agirrek larunbat honetan bertan jokatuko du Labriten, Albisurekin batera, Urrutikoetxea-Iztuetaren aurka, Binakako Txapelketako finalaurreko partidaren aurretik.