Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

UDAKO TXAPELKETA

X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da

A. A. | EITB MEDIA

Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.

  • Bizkaia Torneoaren X. edizioan parte hartuko duten pilotariak

    Bizkaia Torneoaren X. edizioan parte hartuko duten pilotariak. Argazkia: EITB Media

Bizkaia Torneoaren hamargarren edizioaren nondik norakoak aurkeztu dituzte astearte honetan. Aipatu txapelketa taldeka jokatzen den bakarra da, eta 24 pilotarik hartuko dute parte, sei multzotan banatuta. Talde bakoitzak Bizkaiko mendi baten izena hartuko dute, eta hiru modalitatetan jokatuko dute: binaka, lau eta erdikoan eta buruz buru. Honako hauek dira taldeak:

Anboto

Laso-Albisu (Binaka), Peña II (4 ½), Alberdi II (Buruz buru).

Ganekogorta

Elordi-Zabaleta (Binaka), Dario (4 ½), Egiguren V (Buruz buru).

Gorbeia

Larrazabal-Mariezkurrena II (Binaka), Agirre (4 ½), Bakaikoa (Buruz buru).

Kolitza

Ezkurdia-Rezusta (Binaka), P.Etxeberria (4 ½), Zabala (Buruz buru).

Oiz

Urrutikoetxea-Imaz (Binaka), Artola (4 ½), Alberdi I (Buruz buru).

Sollube

Altuna II-Martija (Binaka), Salaberria (4 ½), Victor (Buruz buru).

Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da torneoa; ondoren, finalerdiak jokatuko dituzte, eta azkenik finala. Kanporaketak ekainaren 16an (Mallabia eta Zierbena), ekainaren 17an (Abadiño, Matiena) eta ekainaren 18an (Durango) jokatuko dira. Finala abuztuaren 22an izango da, Bizkaia Frontoian, Bilboko Aste Nagusiarekin batera.

Final-laurdenetako kanporaketak:

Ekainak 16 (Mallabia): Kolitza-Ganekogorta

Ekainak 16 (Zierbena): Oiz-Gorbeia

Ekainak 17 (Abadiño): Sollube-Mallabiko irabazlea

Ekainak 18 (Durango): Anboto-Zierbenako irabazlea