Pilota
EPE LUZERAKO BAJA
Xabi Barandikak hautsita izan lezake belauneko lotailu gurutzatua
EITB MEDIA
Asteartean bigarren erresonantzia egingo diote, eta, lesioa baieztatuko balitz, denboraldi osoa galduko luke.
-
Xabi Barandika. Argazkia: EITB Media
Xabi Barandika puntista gernikarrak hautsita du belauneko lotailu gurutzatua, medikuek egindako probek erakutsi dutenez, eta, beraz, ezin izango da frontoietara itzuli denbora luzez.
Barandika baja izan zen uztailaren 28an, bere herrian, Jon Zabalarekin batera Goikoetxea eta Manzi bikotearen aurka jokatu behar zuen partidan. Osasun-proben arabera, baja luzea izango da, sei eta bederatzi hilabete bitartean.
Barandika pilotari nabarmenetako bat izaten ari zen azken denboraldian, baina lesioaren ondorioz Gernikako Grand Slama galduko du. Asteartean bigarren erresonantzia egingo diote eta, lesioa baieztatuko balitz, denboraldi osoa galduko luke.