Pilota
Abuztuaren 4an
Olaizola-Irujo partidak Andre Mari Zuriko jaialdia zabalduko du
Erredakzioa
Titin-Zubieta, Bengoetxea-Begino, Olaizola-Beroiz eta Martinez de Irujo-Barriola bikoteek parte hartuko dute binakako txapelketan.
2012ko jaialdia gaur aurkeztu dute eta abuztuaren 4tik 8ra jokatuko da. Buruz buruko neurketaz gain, ohiko binakako txapelketa eta enpresetako pilotarien arteko desafio bat antolatu dute aurten.
Ikusmin handia piztuko duen norgehiagoka bilatu dute enpresek: Olaizola-Irujo, Buruz Buruko Txapelketako azken finalaren errebantxa. Neurketa larunbatean jokatuko dute, abuztuaren 4an.
Binakako txapelketan, Titinek eta Zubietak Bengoetxea eta Beginoren kontra neurtuko dituzte indarrak igandean, abuztuaren 5ean. Olaizolak eta Beroizek Martinez de Irujo eta Barriola izango dituzte aurkari astelehenean.
Bikote irabazleek finala jokatuko dute abuztuaren 8an, 22:15ean.