Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Minvielle baja da Winter Serieseko 11. jardunaldiko partidarako; Ruben Bailok ordezkatuko du

EITB Media

David Minviellek ez du jokatuko urtarrilaren 15eko norgehiagoka, sorbaldan duen lesioarengatik. Haren ordez, Ruben Bailok osatuko du bikotea Erikekin Olharanen eta Del Rioren aurkako neurketan.

  • David Minvielle

    David Minvielle, puntista. Argazkia: EITB Media

David Minviellek ez du jokatuko Eusko Label Winter Series txapelketako 11. jardunaldiko partida, sorbaldako lesioagatik. Haren ordez, Ruben Bailok osatuko du bikotea Erikekin urtarrilaren 15eko neurketan Olharanen eta Del Rioren aurka.

"Ostiralean Jeanekin egindako entrenamendua minduta amaitu nuen. Sorbaldan min handia izan nuen, eta egoerak ez du hobera egin. Bihar osasun-azterketa egingo didate, baina partida ikustera gerturatuko naiz. Asko sentitzen dut, baina ezin dut jokatu. Ez nago etsitzera ohituta", adierazi du Minviellek.

A multzoan, hiru bikotek dute finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera: Olharanek eta Del Riok, Erikek eta Minviellek eta Goitiak eta Basquek. Hamaikagarren jardunaldiko neurketak erabakiko du hiruretako zeinek egingo duen aurrera txapelketan. 

Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteen arteko lehia eitb.eus-en eta ETB1en ikusteko aukera izango duzue, urtarrilaren 15ean, 22:15ean.