Pilota
FITXAKETA
Ekain Lizeagak bi urteko kontratua sinatu du Baikorekin, eta ostiral honetan debutatuko du
EITB MEDIA
Astigarragako atzelari gazteak (20 urte) Amorebieta-Etxanoko jaialdian ekingo dio profesional gisa. Alberdi II.arekin batera jokatuko du De la Fuente eta Bikuñaren aurka.
-
Ekain Lizeaga. Argazkia: Baiko
Baiko Pilotak asteazken honetan iragarri du Ekain Lizeaga fitxatu duela datozen bi urteetarako. Gipuzkoako atzelari gazteak (Astigarraga) ostiral honetan bertan, otsailaren 2an, egingo du debuta profesional gisa, egingo du Amorebieta-Etxanoko jaialdian. Lizeagak Alberdi II.arekin batera jokatuko du De la Fuente eta Bikuñaren aurka, Binakako B Seriea txapelketari dagokion 12. jardunaldian, Morgaetxebarriaren lekua hartuta.
Atzelariak azaldu duenez,"eskertuta" dago Baiko Pilotak emandako aukeragatik, eta "ilusio handiz" ostiralean Amorebietan debuta egiteagatik.