Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Apendizitisak jota

Juan Martinez de Irujo hiru asterako baja izango da

Erredakzioa

Apendizitisak jota, ebakuntza egin behar izan diote Iberoko pilotariari Iruñeako San Miguel Klinikan. 21 eta 30 egun artean frontoietatik at egongo da.

  • Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EITB

Juan Martinez de Irujok ondoeza sentitu du apendizitis baten erruz, eta astelehen honetan ebakuntza egin behar izan diote Iruñeako San Miguel Klinikan.

Ebakuntza Pablo Soriano medikuak egin dio eta dena ondo atera da. Juan Martinez de Irujok atsedena hartu behar du orain, eta ez da San Mateoak jokatzeko moduan egongo. Asteazken honetan eman diezaikote alta, baina hiru edo lau asterako baja izango da Iberoko pilotaria.