Bilbao Basket
25-26 denboraldia
Malcolm Cazalonek ez du Bilbao Basketen jokatzen jarraituko
EITB MEDIA
Jokalari frantziarra joan den sasoi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin. Jokatutako 9 partidetan, batez beste 7,8 puntu sartu eta 2,2 errebote jaso zituen.
-
Malcolm Cazalon, Bilbao Basketeko jokalari ohia
Malcolm Cazalon hegaleko jokalari frantziarrak ez du Surne Bilbao Basketen jokatuko datorren ikasturtean, Jaume Ponsarnauren taldearekin zuen kontratua amaituta.
Joan den denboraldi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin lehian. Guztira, Endesa Ligako bederatzi partidatan hartu zuen parte: batez beste 7,8 puntu sartu zituen, 2,2 errebote jasotzeaz gain.
Astearte honetan argitaratutako oharraren arabera, zorte ona opa diote datozen proiektuetan.
Malcolm Cazalon no continuará en Surne Bilbao Basket
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) July 29, 2025
El alero francés Malcolm Cazalon no continuará en Surne Bilbao Basket una vez finalizada su vinculación contractual con los hombres de negro. El jugador ayudó al club con su calidad en el tramo final de la temporada,… pic.twitter.com/kOyJx3mrgk

